XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bihotz berri bat emango dizuet eta izpiritu berri bat jarriko dizuet barnean... (Ez 36,27-28).
Eta Jeremiak:
Hona Izpirituaren lana: barnetik eramanpenez irakatsi, Jainkoaren nahiaz, eztiki eta maitasunez jaberazi.
Ezekielen eta Jeremiaren testu hauekin, Testamentu Zaharreko izpiritu-bidearen gailurra jotzen dugu.
Jesusen azken dohaina adierazten dute, Jesusen salbamendu egintzaren garakundea, Jainkoaren erreinua ezartzekotan dagien azken keinua.
Izpirituaren dohaina Izpiritua ematen du Jesusek.Bere heriotze eroslearen ondoren, Izpiritua dario Jesusi berehalaxe.
Bataioa sinbolizatzen duen urak, Izpiritua adierazten du era berean.
Ura eta Izpiritua
Bazko arratsaldean, bere Izpiritua eman die Jesusek bere apostoluei, hauen gain
Berariz dio hori.
Testamentu Berriak, Izpirituaren beste isuri asko adierazten du haserako Elizan.
Batez ere, ordea, Bazko ondorengo berrogei eta hamargarren egunean, gertatu zen lehen isuria azpimarratzen da.
Egun hartan, Itun berriaren dohaina, ageri-agerian eman zitzaien apostoluei eta hauen adiskideei.
Haize bolara bortitza entzun zen, su-mihiak ikusi ziren, eta apostoluek, gainezkaturik, hizkuntza arrotzetan hitzegiteari ekin zioten.
Zer ziren
Axolazkoa hauxe da: bapatean batasun handi bat sortzen dela jendearen artean.
Lukak apropos izendatzen ditu herri horik guztiak, zerrenda luze bat.
Babelgo kontakizunak zekarren egoera, hizkuntza desberdinez agertzen zen etsaigoa eta nahaspila, Mendekostez aldatu egiten dira.
Gizakiek,